2020(e)ko urtarrilaren 7(a), asteartea

UNIBERTSITATERA JOAN ALA LANBIDE BAT IKASI?

Gai honi buruzko iritziak ugariak dira, erabaki honek bizitza osoa alda dezakeelako; beraz, merezi duen garrantzia eman behar zaio galdera honi. Badira unibertsitatea aberatsentzat dela pentsatzen dutenak; eta, bestalde, lanbide bat ikastea alferrentzako eta tentelentzako dela esaten dutenak ere bai. Biak oker daudela uste dut nik, eta bide bakoitzak bere alde onak dituela esango nuke.

Unibertsitatearen ezaugarririk nabarmenenak, gehiago irauten duela, garestiagoa dela eta lanpostu gehiagorako prestatuak ateratzen garela dira. Hauek kontuan izanda, norberaren erabakia da, eta diru arazoak balira oztopo bakarra, badira laguntza asko formazioa bukatzeko. Hala ere, unibertsitate batera sartzea ez da erraza, nota altuak atera behar baititugu.

Gainera, lan merkatua asko alda daiteke krisiaren arabera, eta oraingo egoera aintzat hartuta, lanbide bat ikastea eta zuzuenan lan mundua ezagutzea ez da batere aukera txarra. Lanbide bat ikastea motzagoa da, eta gauza praktikoak ikasten dira; hortaz, aukera bikaina izango litzateke ikastea gorroto dutenentzako. Iraganean kontzeptu hauek argi zituen jendeak, baina badirudi gaur egun unibertsitatera joaten ez dena alfer hutsa dela.

Hau guztia esanda, biak erabaki zuzenak direla utzi nahi dut argi, eta norberak ikusi behar duela zeri ematen dion garrantzi handiagoa. Azken finean, edukido dugun lanpostuak agian ez du gure ikasketekin zerikusirik izango; beraz, goza gaitezen ikasteko prozesuaz.

                                                                                    Eneko Altube Zugasti, 1. Batxilergoa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.