2020(e)ko urtarrilaren 7(a), asteartea

JOKAERA ONA ETA BALIOAK GALDU EGIN DIRA?

Ez dago egunik hedabideetan "balioak galtzen ari dira" edo "gaurko gazteek ez dute ezer errespetatzen" letania entzuten ez denik, mundu guztiak onartzen duela dirudien mantra bat; eta  mota guztietako falazia estatistikoak sartzeko balio duena; oraingo gazteak lehen zeudenak baino bortitzagoak diren, edo gizartea oro har gainbehera moralean murgilduta dagoen, esate baterako.

Hamasei urte ditut, eta ziurtatzen dut nire lagunak eta denok autobusean eserleku bat behar duen norbait sartzen denean altxatzen diren bakarrak garela, hogeita hamar urteko edo gehiagoko pertsonak elkarri begira geratzen diren bitartean, nor altxatuko den zain.

Egia da jendea lehen baino desinhibituagoa dela, ikasleak lehen baino lotsagabeagoak direla irakasleekin, arauak orokorrean ez direla hainbesteko zurruntasunez jarraitzen. Baina horrek, hain zuzen ere, inoiz baino balio gehiagorekin bizi garela erakusten du. Lehen, arau horiek ez ziren jarraitzen jendeak  balio hobeak zituelako, beldurragatik baizik. Eskotea ez erakustea mundu guztiak "maria zirtzil" deituko digulako ez da balio gehiago izatea.

Bukatzeko, nire ustez balioak eta portaera onak ez dira galdu, lehen zeuden balioak ezjakintasuna, beldurra eta erruduntasun-sentimendua baino ez zirelako: zigorraren beldurragatik umiliazioa onartzea ez da balioa bat. Gizalegezko jokabidea ez da galdu, aldatu baizik.

                                                                                                   Lucas Esnal, 1. Batxilergoa-A.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.