2020(e)ko urtarrilaren 7(a), asteartea

UNIBERTSITATERA JOAN ALA LANBIDE BAT IKASI?

Betidanik hartu behar izan ditugu gazteok erabaki akademikoak, gure etorkizuna gaztarotik eraikitzen hasten garelako. Gure etorkizunari buruzko erabakiak hartzea euli-kaka ez denez, berebiziko arreta ipini behar diogu gure erabaki handienetako bat hartzeari: unibertsitatera joango  naiz ala lanbide bat ikasiko dut?

Bata ala bestea hautatu behar dugu; zalantza arrunta izanagatik, erabaki garrantzitsua ere bada. Beraz, ikus ditzagun bataren eta bestearen alde onak eta txarrak.

Unibertsitatera joatearen alde onuragarriak, formazio ezinhobea, jakinduriaz betea eta ziurra, kalitatezko eta ondo ordaindutako lanpostua lortzea dira. Baina, bere alde txarrenak ikasiko ditugun ikasketen zailtasun maila (lanbide bat ikastea baino konplexuagoa), eta gradu bat ikasteak daraman denbora luzea dira.

Lanbide bat ikastearen alde onak, ikasten hainbeste urte ez igarotzea eta ikasketek unibertsitatera joateak baino sakrifizio gutxiago eskatzen dutela dira. Alde txarra, aldiz, formazio aldetik eskasagoa dela esango nuke.

Biek bai alde onak, eta bai alde txarrak dituztela argi dago, baina, hala ere, zein hautatu beharko genuke?

Nire ustez, bata ala bestea hautatzea, norberaren izaera eta pentsaerari dagokio. Hau da, pertsonaren arabera, unibertsitatera joatea edo lanbidea ikastea gomendatzen diot. Baina garrantzitsuena hautatzeko orduan norberak bere anbizioari erreparatu behar diola eta nahi duena lortzeko esforzua egin behar duela kontziente izatea ezinbestekoa dela iruditzen zait.

                                                                                                                Leire Larrarte, 1. batxilergoa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.