Gero eta gehiago entzuten ditugu umeak iraintzen, bai kalean, bai etxean. Gazteak gero eta askeago sentitzen dira nahi dutena egiteko; izan ere, gizartearen arauak nolabait leundu egin direla dirudi. Baina, honek ondorio txarrak al ditu? Ala onerako izan daiteke?
Ezagun da iraganean izugarri garrantzitsua zela pertsona bakoitzaren maila soziala. Eta errespetu handiz jokatu ohi zuten mailaren arabera. Hala ere, askatasun falta horrek jendea lagunekin beste era batera jokatzera bultzatzen zuela ukaezina da. "Etxean otso eta kalean uso" ziren asko.
Gaur egun, ordea, gizartea askoz ere berekoiagoa bihurtu dela esan daiteke. Orain bakoitzak bere buruan pentsatzea ez da txartzat jotzen, kontrakoa baizik. Egia da modak beti izango direla eta joerari men egiteko hamaika pertsona beti izango direla prest. Argi dago orokorrean askatasun handiagoa dugun sentsazioa dugula. Batzuetan badago pertsona ugari askeegi sentitzen dena. Orain dela urte batzuk gaur egun baino errespetu falta gutxiago entzuten zirela guztiz egia da. Hala eta guztiz ere, jendeak gaur egun benetan pentsatzen duena esaten duelakoan nago, eta egia esateari, edozeri baino garrantzitsuagoa deritzot, inondik ere.
Beraz, bukatzeko, garai bateko jokaerak iraganean gelditu direla esango nuke. Nahiz eta negatiboa dirudien, positibotzat hartuko nuke nik egungo egoera. Gure benetako izaera erakusteko aukera dugu, beraz, ez dezagula galdu. Hala ere, ez legoke gizki gazteen heziketan errespetuan arreta jartzea. Izan ere, gu geu izatea ondo dago, bai, baina besteak ere badira eta elkarbizitzarako errespetua ezinbestekoa da.
Angélica Samaniego
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.