2020(e)ko urtarrilaren 7(a), asteartea

UNIBERTSITATEA ALA LANBIDE HEZIKETA?

Eskola bukatzean, nerabe gehienek ez dakite oraindik zertan lan egin nahi duten. Gaur egun unibertsitatera joatera bultzatzen gaitu gizarteak. Baina, batzuk lanean hasten dira unibertsitatera joan gabe. Egia al da gizarteak uste duena? Ezinbestekoa al da unibertsitatera joatea?

Gaur egungo gizarteak "titulitis" izeneko pentsaera dauka. Pentsaera honek unibertsitatera joaten ez diren pertsonak baztertzen ditu eta pertsona ez oso argitzat ematen ditu. Hala ere, badakigu hau ez dela egia. Frogatuta dago bai unibertsitatera joaten direnek, baita joaten ez direnek ere, aukera bera dutela arrakasta izateko.

Gizartearen ikuspegia baztertuz, nire ustez, erabakia hartzeko kontuan hartu behar diren faktoreak hiru dira: bakoitzaren gustuko gaiak, bakoitzaren muga ekonomikoak eta fisikoak eta lan merkatuaren egoera eta norabidea. Hainbat aukera daude. Batzuek ez dute unibertsitatera joateko behar duten kapitala, beste batzuek ez dituzte gradu bat egiteko ahalmen akademikoak, eta badaude ere ikasten jarraitu nahi ez dutenak. Adibide hauei lan merkatuaren egoera gehitu behar zaie; adibidez, injeniari elektriko batek gitarra irakasle batek baino aukera gehiago izango ditu klima aldaketa dela eta.

Bukatzeko, ikasle guztiei gomendatuko nieke ikasketak amaitzea eta unibertsitatera sartzeko proba egitea. Orduan, bakoitzak bere aukera egiteko esango nieke. Modu honetan, adibidez, lanean hasiko balira eta egiten ari direna gustuko ez balute, arazorik gabe beste bidea aukeratu lezakete.


                                                                                                               Nicolás Suquía, 2. Batxilergoa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.