Eskola bukatzean, nerabe gehienek ez dakite oraindik zertan lan egin nahi duten. Gaur egun unibertsitatera joatera bultzatzen gaitu gizarteak. Baina, batzuk lanean hasten dira unibertsitatera joan gabe. Egia al da gizarteak uste duena? Ezinbestekoa al da unibertsitatera joatea?
Gaur egungo gizarteak "titulitis" izeneko pentsaera dauka. Pentsaera honek unibertsitatera joaten ez diren pertsonak baztertzen ditu eta pertsona ez oso argitzat ematen ditu. Hala ere, badakigu hau ez dela egia. Frogatuta dago bai unibertsitatera joaten direnek, baita joaten ez direnek ere, aukera bera dutela arrakasta izateko.
Gizartearen ikuspegia baztertuz, nire ustez, erabakia hartzeko kontuan hartu behar diren faktoreak hiru dira: bakoitzaren gustuko gaiak, bakoitzaren muga ekonomikoak eta fisikoak eta lan merkatuaren egoera eta norabidea. Hainbat aukera daude. Batzuek ez dute unibertsitatera joateko behar duten kapitala, beste batzuek ez dituzte gradu bat egiteko ahalmen akademikoak, eta badaude ere ikasten jarraitu nahi ez dutenak. Adibide hauei lan merkatuaren egoera gehitu behar zaie; adibidez, injeniari elektriko batek gitarra irakasle batek baino aukera gehiago izango ditu klima aldaketa dela eta.
Bukatzeko, ikasle guztiei gomendatuko nieke ikasketak amaitzea eta unibertsitatera sartzeko proba egitea. Orduan, bakoitzak bere aukera egiteko esango nieke. Modu honetan, adibidez, lanean hasiko balira eta egiten ari direna gustuko ez balute, arazorik gabe beste bidea aukeratu lezakete.
Nicolás Suquía, 2. Batxilergoa.
2020(e)ko urtarrilaren 7(a), asteartea
JOKAERA ONAK ETA BALIOAK GALDU EGIN AL DIRA?
Gero eta gehiago entzuten ditugu umeak iraintzen, bai kalean, bai etxean. Gazteak gero eta askeago sentitzen dira nahi dutena egiteko; izan ere, gizartearen arauak nolabait leundu egin direla dirudi. Baina, honek ondorio txarrak al ditu? Ala onerako izan daiteke?
Ezagun da iraganean izugarri garrantzitsua zela pertsona bakoitzaren maila soziala. Eta errespetu handiz jokatu ohi zuten mailaren arabera. Hala ere, askatasun falta horrek jendea lagunekin beste era batera jokatzera bultzatzen zuela ukaezina da. "Etxean otso eta kalean uso" ziren asko.
Gaur egun, ordea, gizartea askoz ere berekoiagoa bihurtu dela esan daiteke. Orain bakoitzak bere buruan pentsatzea ez da txartzat jotzen, kontrakoa baizik. Egia da modak beti izango direla eta joerari men egiteko hamaika pertsona beti izango direla prest. Argi dago orokorrean askatasun handiagoa dugun sentsazioa dugula. Batzuetan badago pertsona ugari askeegi sentitzen dena. Orain dela urte batzuk gaur egun baino errespetu falta gutxiago entzuten zirela guztiz egia da. Hala eta guztiz ere, jendeak gaur egun benetan pentsatzen duena esaten duelakoan nago, eta egia esateari, edozeri baino garrantzitsuagoa deritzot, inondik ere.
Beraz, bukatzeko, garai bateko jokaerak iraganean gelditu direla esango nuke. Nahiz eta negatiboa dirudien, positibotzat hartuko nuke nik egungo egoera. Gure benetako izaera erakusteko aukera dugu, beraz, ez dezagula galdu. Hala ere, ez legoke gizki gazteen heziketan errespetuan arreta jartzea. Izan ere, gu geu izatea ondo dago, bai, baina besteak ere badira eta elkarbizitzarako errespetua ezinbestekoa da.
Angélica Samaniego

UNIBERTSITATERA JOAN ALA LANBIDE BAT IKASI?
Gai honi buruzko iritziak ugariak dira, erabaki honek bizitza osoa alda dezakeelako; beraz, merezi duen garrantzia eman behar zaio galdera honi. Badira unibertsitatea aberatsentzat dela pentsatzen dutenak; eta, bestalde, lanbide bat ikastea alferrentzako eta tentelentzako dela esaten dutenak ere bai. Biak oker daudela uste dut nik, eta bide bakoitzak bere alde onak dituela esango nuke.
Unibertsitatearen ezaugarririk nabarmenenak, gehiago irauten duela, garestiagoa dela eta lanpostu gehiagorako prestatuak ateratzen garela dira. Hauek kontuan izanda, norberaren erabakia da, eta diru arazoak balira oztopo bakarra, badira laguntza asko formazioa bukatzeko. Hala ere, unibertsitate batera sartzea ez da erraza, nota altuak atera behar baititugu.
Gainera, lan merkatua asko alda daiteke krisiaren arabera, eta oraingo egoera aintzat hartuta, lanbide bat ikastea eta zuzuenan lan mundua ezagutzea ez da batere aukera txarra. Lanbide bat ikastea motzagoa da, eta gauza praktikoak ikasten dira; hortaz, aukera bikaina izango litzateke ikastea gorroto dutenentzako. Iraganean kontzeptu hauek argi zituen jendeak, baina badirudi gaur egun unibertsitatera joaten ez dena alfer hutsa dela.
Hau guztia esanda, biak erabaki zuzenak direla utzi nahi dut argi, eta norberak ikusi behar duela zeri ematen dion garrantzi handiagoa. Azken finean, edukido dugun lanpostuak agian ez du gure ikasketekin zerikusirik izango; beraz, goza gaitezen ikasteko prozesuaz.
Eneko Altube Zugasti, 1. Batxilergoa.

Betidanik hartu behar izan ditugu gazteok erabaki akademikoak, gure etorkizuna gaztarotik eraikitzen hasten garelako. Gure etorkizunari buruzko erabakiak hartzea euli-kaka ez denez, berebiziko arreta ipini behar diogu gure erabaki handienetako bat hartzeari: unibertsitatera joango naiz ala lanbide bat ikasiko dut?
Bata ala bestea hautatu behar dugu; zalantza arrunta izanagatik, erabaki garrantzitsua ere bada. Beraz, ikus ditzagun bataren eta bestearen alde onak eta txarrak.
Unibertsitatera joatearen alde onuragarriak, formazio ezinhobea, jakinduriaz betea eta ziurra, kalitatezko eta ondo ordaindutako lanpostua lortzea dira. Baina, bere alde txarrenak ikasiko ditugun ikasketen zailtasun maila (lanbide bat ikastea baino konplexuagoa), eta gradu bat ikasteak daraman denbora luzea dira.
Lanbide bat ikastearen alde onak, ikasten hainbeste urte ez igarotzea eta ikasketek unibertsitatera joateak baino sakrifizio gutxiago eskatzen dutela dira. Alde txarra, aldiz, formazio aldetik eskasagoa dela esango nuke.
Biek bai alde onak, eta bai alde txarrak dituztela argi dago, baina, hala ere, zein hautatu beharko genuke?
Nire ustez, bata ala bestea hautatzea, norberaren izaera eta pentsaerari dagokio. Hau da, pertsonaren arabera, unibertsitatera joatea edo lanbidea ikastea gomendatzen diot. Baina garrantzitsuena hautatzeko orduan norberak bere anbizioari erreparatu behar diola eta nahi duena lortzeko esforzua egin behar duela kontziente izatea ezinbestekoa dela iruditzen zait.
Leire Larrarte, 1. batxilergoa.

JOKAERA ONA ETA BALIOAK GALDU EGIN DIRA?
Ez dago egunik hedabideetan "balioak galtzen ari dira" edo "gaurko gazteek ez dute ezer errespetatzen" letania entzuten ez denik, mundu guztiak onartzen duela dirudien mantra bat; eta mota guztietako falazia estatistikoak sartzeko balio duena; oraingo gazteak lehen zeudenak baino bortitzagoak diren, edo gizartea oro har gainbehera moralean murgilduta dagoen, esate baterako.
Hamasei urte ditut, eta ziurtatzen dut nire lagunak eta denok autobusean eserleku bat behar duen norbait sartzen denean altxatzen diren bakarrak garela, hogeita hamar urteko edo gehiagoko pertsonak elkarri begira geratzen diren bitartean, nor altxatuko den zain.
Egia da jendea lehen baino desinhibituagoa dela, ikasleak lehen baino lotsagabeagoak direla irakasleekin, arauak orokorrean ez direla hainbesteko zurruntasunez jarraitzen. Baina horrek, hain zuzen ere, inoiz baino balio gehiagorekin bizi garela erakusten du. Lehen, arau horiek ez ziren jarraitzen jendeak balio hobeak zituelako, beldurragatik baizik. Eskotea ez erakustea mundu guztiak "maria zirtzil" deituko digulako ez da balio gehiago izatea.
Bukatzeko, nire ustez balioak eta portaera onak ez dira galdu, lehen zeuden balioak ezjakintasuna, beldurra eta erruduntasun-sentimendua baino ez zirelako: zigorraren beldurragatik umiliazioa onartzea ez da balioa bat. Gizalegezko jokabidea ez da galdu, aldatu baizik.
Lucas Esnal, 1. Batxilergoa-A.

2020(e)ko urtarrilaren 6(a), astelehena
HABE 3 GAINDITUAK. 2019KO ABENDUA
Poz handiz adierazi behar dizuet, abenduan C1titulua lortu duten ikasleak hauek izan direla:
Pablo Altuna
Xabier Arrue
Naroa Etxeberria
Irene Igea
Paula Galicia
Ander García
Adriana Lorz
Jon Sayés
Ainhoa Etxeberria-Arteun
Animo handia gainontzekooi eta eutsi goiari!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)