Zure “laranja erdiaren” zain al zaude? Hainbatentzat,
galdera horren erantzuna “bai” izango da, seguraski. Gaur egungo gizarteak,
askoren amets bihurtu du osatuko gaituen hura aurkitzea. Pentsatzen dugu,
persona berezi hura iristean, gure hutsune guztiak bete egingo direla eta ipuin
moduko maitasun harreman zoragarri bat izango dugula. Pentsamendu atsegina,
ezta?
Zoritxarrez, errealitatea kaskarragoa da eta “laranja
erdiak” bezalako ideiek, osasungarriak ez diren harremanetan erortzea eragiten
dute. Hauek baztertzea ezinbestekoa da, gure buruarekin eta gure
bikotekidearekin ondo egon ahal izateko. Ez gara osatugabeko zerbait. Ez dugu
osatuko gaituen ezeren beharrik. Unitate osoak gara, hutsuneak eta guzti.
Honekin estuki lotuta, hurrengo ideia barneratu beharko
genuke: “harreman batean egon ahal izateko, bakarrik egoten jakin behar dugu”. Paradojikoa
dirudi, harreman batean egotea eta bakarrik egotea egoera kontrajarriak baitira.
Hala eta guztiz ere, ezinbestekoa da gure kabuz egoten ikastea. Bestela,
morrontzan erortzea baino ez genuke lortuko edo baliteke ere gure buruari (eta
baita bikotekideari ere) gezurrak esaten egotea. Harremanaren iraupenaren alde
sutsuki borrokatuko genuke, bakarrik egotearen beldur. Inon ez direnak egingo
genituzke bikote bezala funtzionatzearren. Hori al da bikotekide osasuntsu
baten irudia? Aho batez esan genezake ezetz. Begi-bistakoa da kodependentzia
eta zintzotasun falta nagusitzen direla eta horiek saihestu behar dira.
Berriz azpimarratuko dut hau: ez gara “laranja erdiak”,
unitate osoak baizik. Bai, hutsuneak izango ditugu noizbait eta baliteke inoiz
ez osatzea, baina horrek ez gaitu erdiak edo osatugabeak egiten. Behin hau
ulertuta, beste jarrera osasuntsuago batekin sartuko gara harreman batean. Izan
ere, berarekin gaude ez haren beharra dugulako, maitatzen dugulako baizik.
Paula García Lasa;
2. Baxilergoa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.