Bideojokoek sortzen duten menpekotasunari buruz hitz
egiten hasteko, esan beharrekoa da gaur egun haur gehienak denbora luzez egoten
direla mota desberdinetako kontsolekin jolasean. Gauza jakina da bideojokoen
erabilerak izugarrizko menpekotasuna eragiten duela etxeetako txikienengan,
baina gai honen larritasunaz ohartzen al gara?
Alde batetik, azpimarratu beharra dago bideojokoekin
jolasean ematen duten denbora luzea. Gaztetxo askok orduak ematen dituzte beren
logeletan kontsolekin, kirola egin beharrean edo lagunekin ibili beharrean
etxean geratzea nahiago izaten dute. Gurasoek garunak urtu behar dituzte
konponbide bila, askotan bideojokorik gabe zigortzea erabakitzen dute eta
ondorioz gaztetxoak urak eta suak hartzen dituzte.
Gainera, haurrak ohartzen ez diren arren, haiek dira
bideojokoen ondorioz gerta ala gerta galtzaile ateratzen direnak. Izan ere,
bideojokoek ondorio izugarriak dakartzate osasunarentzat. Alde batetik,
ikusmena asko kaltetzen da etorkizunera begira. Bestalde, bideojokoek urduri
jarrarazten gaituzte, eta menpekotasuna larria denean… zer esanik ez.
Beharrezkoa da garbi uztea ume gehienek, gainera, joko agresiboak dituztela
gustUko, helduei zuzenduak.
Aurreko guztia laburbilduz, azpimarratu nahi dut
beharrezkoa dela kontziente izatea bideojokoek dakartzaten ondorioez.
Horregatik, txikiak direnetik beharrezko hezkuntza jaso behar dute.
LucĂa Garmendia; 1.
Batxilergoa
Duela hainbat urte, gazteek, hauen aisialdian lagunekin kalean jolasten ziren edo haien familia bisitatzen zuten; baina urteak pasa ahala, teknologia garatuz joan da eta haien aisialdian gehiago erabiltzen dute. Teknologiaren garapenari esker, gero eta gazte gehiagok bideojokoetan erabiltzen dute haien denbora. Horregatik, bideojokoen gatibu direla esan daiteke?
Ikerlariek esaten dutenaren arabera, azken hamarkadan makina bat gazte kalera atera edo lagunekin egon ordez, egun osoa bideojokoetara jokatzen egoten dira haien etxeetan. Horrek arazo asko sor ditzake: bakardadea, bullyinga, lagunak galtzea... Nire aburuz, gazteak ez dira konturatzen zenbat ordu igarotzen dituzten pantaila baten aurrean eta horrek kalte handia egiten diela. Horretarako, nire ustez, gurasoek duten papera oso garrantzitsua da beren seme-alabak ondo hezitzeko eta hauei egin behar ez dutena esateko. Gurasoez gain, nire iritziz, irakasleek ere lagundu behar dute, bideojokoetara asko jokatu ez dezaten eta beste modu batzuetan dibertitzeko esanez.
Hainbat arrazoirengatik izan daiteke gazteek hainbeste jokatzen dutela. Alde batetik, dibertitzeko erabiltzen dutelako, baina horretarako gurasoek, bere lagunekin edo gurasoekin ateratzeko esan behar diete.
Baliteke ere, urduri egotea edo gainezka eginda egotea eta orduan lasaitzeko erabiltzea. orduan, gurasoen eginkizuna eta baita eskolarena ere, lasaitzeko beste modu bat aurkitzea da.
Beste kasu bat, berri txarrak izan eta horiek ahazteko izango litzateke, eta horretarako gazteek bideojokoetan igarotzen dute egun guztia, gauza txarretan ez pentsatzeko; baina horretarako beste hainbat gauza egin daitezke bideojokoetara jokatu ordez; lagunei sufritzen ari zarela esan eta haien laguntza eskatu, adibidez.
Laburbilduz, nire ustez bideojokoek menpekotasun ikaragarria sortarazten dute gazteengan, eta horrek hainbat arazo oso larri ekar ditzake. Horri aurre egiteko, bai gurasoen laguntza, bai irakasleena beharrezkoak dira.
Pablo De Erauso. 1. Batxilergoa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.