Azkenaldi honetan, ekologia arloan Europar Batasunak hartutako neurriak
direla eta, edozein telebista saiotan eztabaida bera izan da: ‘’zer eragozpen
izango ditu ekonomian konbustio autoen desagertzeak?
XX. mendearen hasieratik, petrolioaren errekuntza izan da herrialde garatuen
energia iturri nagusia. Hori dela eta, normala dirudi gure ekonomiaren garapena
erregaien menpe egotea. Alabaina, duela hamarkada batzuk, hainbat gobernu
energia berriztagarrietan inbertitzen hasi ziren. Hasieran, neurriz kanpoko
gastua zen, ez baitzuen etekinik bueltatzen, baina han egindako aurrerapenek
gaur egun ditugun energia iturri berriak (eguzki-energia eta energia eolikoa,
adibidez) garatzen lagundu dute.
Gaur egun, energia berriztagarriak antzinako erregaiekin konpetitzeko gai
dira. Izan ere, badira herrialde batzuk, Islandia kasu, energia
hidroelektrikoari esker mantentzen direnak. Gainera, badago berriztagarrien
produktibitatearen beste ‘’markadore’’ bat: inbertsio pribatua bere alde egiten
hasi da. Europar gobernu gehienek 2030ko hamarkadarako barne errekuntzadun
motoreak mugatu badituzte ere, badira hainbat enpresa, hala nola Volvo eta
Toyota, 2020ko hamarkadarako ekologikoak diren autoak soilik salduko dituztela
adierazi dutenak.
Enpresa hauen mugimenduek, datorren urteotan energia garbiak izango duen
garrantzia adierazten dute. Ukaezina da lehen auto elektrikoak oso garestiak
zirela eta ez zutela auto konbentzional batekin konpetitzerik; baina, gaur egun
ikus dezakegunez, ekologia ekonomikoki ere errentagarria da.
Aurreko guztia gutxi balitz ere, garrantzi handiagoa duen beste arrazoi
batek ere ekologiaren alde egiten du. Neurriz kanpoko erregaien erabilera dela
eta, gure planeta suntsitzeko zorian gaude. Hori dela eta, beharrezkoa da bere
alde egitea.
Duela urte batzuk, ezin izan zitzaien erregaiei uko egin, mundu ekonomia
suntsitzeko arriskua zegoen eta; baina, gaur egun? Ikusi ahal izan dugunez,
ekonomikoki gai gara energia iturri ekologikoak erabiltzeko. Hortaz, zer
egingo dugu?
Álvaro Herrero, 2. Batxilergoa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.