Batzuetan esan ohi da alkohola kaltegarria ez dela neurri batean hartzen
bada. Batzuek esaldi hau aitzakia bezala hartzen dute egunero alkohola edateko;
“Medikuek diote pixka bat onuragarria dela”, esaten dute. Baina egia al da
alkohola osasungarria izan daitekeela?
Alde batetik, jakin ezazue hau ez dela egia eta frogatuta dagoela alkohola
guztiz kaltegarria dela osasunerako; izan ere, gure gibelari asko kostatzen
zaio alkohola bezalako sustantzia toxikoak tratatzea. Beraz, egunero baso bat
ardo edaten badugu, gure gorputza askoz azkarrago hondatuko da.
Gainera, gazteen kasuan, alkoholak askoz gehiago kaltetzen ditu, eta ez
bakarrik haien gibelak, baita haien garuna ere. Badago gure garunaren
zati bat ez dagoena guztiz garatuta 25 urte eduki arte. Ondorioz, alkoholak
kalte sendaezinak eragin ditzake garunean.
Halaber, gazteak askotan ez dira gauza neurria hartzeko eta, beraz, oso
erraza da gehiegi edatea.
Bestalde, alkohola bezalako sustantziek oso erraz eragiten dute
menpekotasuna. Okerrena da konturatu gabe gertatzen dela eta hasieran egun bakoitzeko baso bat zena, botila bat bihurtzen da. Azken finean, horrela hasten
dira menpekotasun guztiak.
Horrela, menpekotasunean sartzen diren pertsonentzat oso zaila izaten da
ateratzea eta horrek hainbat arazo sortzen ditu, ez bakarrik menpekotasuna
bera, baita arazo psikologikoak edo harreman-arazoak ere.
Azkenik, eta hau guztia kontuan hartuz, argi dago alkohola ez dela batere
onuragarria, ez gure osasunerako, ezta gure bizitzarako ere. Beraz; bai,
alkohola har daiteke, baina nik bi aldiz pentsatuko nuke edan aurretik. Azken
finean, osasuna paregabeko ondasuna dugu eta hori balioztatzea oso
garrantzitsua da.
Paula Galicia, 1. Batxilergoa.