2021(e)ko irailaren 1(a), asteazkena

2021. URTEAN EUSKARAKO C1 TITULUA LORTU DUTENAK

Maddi Sagües

Marta Goñi

Markel Etxabe

Naroa Etxaniz

Nerea Azkune

Elia Torres

Xabier Rubio

Laura López

Lucía Bujanda

Ekaitz Ruiz

Martín Larraya

ZORIONAK GUZTIOI ETA ANIMO GAINERAKOOI!!

2020(e)ko abenduaren 23(a), asteazkena

2020 URTEAN HABE3 TITULUA LORTU DUTENAK

Kaixo guztioi!

Aurten, HABE3 titulua lortu duten ikasleak honako hauek izan dira:

Mikel Ulibarrena

Iker Lizartza

Maialen Arrillaga

Maialen Garaizabal

Carla Basarte

Jorge Alcorta

Joane Garate

Iñigo Díaz Doval 

Laura Cendoya

Jon Ayestaran

Elena Echart

Marta Piera

Román Igartua

Eneko Altube

Unai Ruiz

Zorionak guztioi eta animo bidean zaudetenoi!

2020(e)ko urtarrilaren 7(a), asteartea

UNIBERTSITATEA ALA LANBIDE HEZIKETA?

Eskola bukatzean, nerabe gehienek ez dakite oraindik zertan lan egin nahi duten. Gaur egun unibertsitatera joatera bultzatzen gaitu gizarteak. Baina, batzuk lanean hasten dira unibertsitatera joan gabe. Egia al da gizarteak uste duena? Ezinbestekoa al da unibertsitatera joatea?

Gaur egungo gizarteak "titulitis" izeneko pentsaera dauka. Pentsaera honek unibertsitatera joaten ez diren pertsonak baztertzen ditu eta pertsona ez oso argitzat ematen ditu. Hala ere, badakigu hau ez dela egia. Frogatuta dago bai unibertsitatera joaten direnek, baita joaten ez direnek ere, aukera bera dutela arrakasta izateko.

Gizartearen ikuspegia baztertuz, nire ustez, erabakia hartzeko kontuan hartu behar diren faktoreak hiru dira: bakoitzaren gustuko gaiak, bakoitzaren muga ekonomikoak eta fisikoak eta lan merkatuaren egoera eta norabidea. Hainbat aukera daude. Batzuek ez dute unibertsitatera joateko behar duten kapitala, beste batzuek ez dituzte gradu bat egiteko ahalmen akademikoak, eta badaude ere ikasten jarraitu nahi ez dutenak. Adibide hauei lan merkatuaren egoera gehitu behar zaie; adibidez, injeniari elektriko batek gitarra irakasle batek baino aukera gehiago izango ditu klima aldaketa dela eta.

Bukatzeko, ikasle guztiei gomendatuko nieke ikasketak amaitzea eta unibertsitatera sartzeko proba egitea. Orduan, bakoitzak bere aukera egiteko esango nieke. Modu honetan, adibidez, lanean hasiko balira eta egiten ari direna gustuko ez balute, arazorik gabe beste bidea aukeratu lezakete.


                                                                                                               Nicolás Suquía, 2. Batxilergoa.

JOKAERA ONAK ETA BALIOAK GALDU EGIN AL DIRA?

Gero eta gehiago entzuten ditugu umeak iraintzen, bai kalean, bai etxean. Gazteak gero eta askeago sentitzen dira nahi dutena egiteko; izan ere, gizartearen arauak nolabait leundu egin direla dirudi. Baina, honek ondorio txarrak al ditu? Ala onerako  izan daiteke?

Ezagun da iraganean izugarri garrantzitsua zela pertsona bakoitzaren maila soziala. Eta errespetu handiz jokatu ohi zuten mailaren arabera. Hala ere, askatasun falta horrek jendea lagunekin beste era batera jokatzera bultzatzen zuela ukaezina da. "Etxean otso eta kalean uso" ziren asko.

Gaur egun, ordea, gizartea askoz ere berekoiagoa bihurtu dela esan daiteke. Orain bakoitzak bere buruan pentsatzea ez da txartzat jotzen, kontrakoa baizik. Egia da modak beti izango direla eta joerari men egiteko hamaika pertsona beti izango direla prest. Argi dago orokorrean askatasun handiagoa dugun sentsazioa dugula. Batzuetan badago pertsona ugari askeegi sentitzen dena. Orain dela urte batzuk gaur egun baino errespetu falta gutxiago entzuten zirela guztiz egia da. Hala eta guztiz ere, jendeak gaur egun benetan pentsatzen duena esaten duelakoan nago, eta egia esateari, edozeri baino garrantzitsuagoa deritzot, inondik ere.

Beraz, bukatzeko, garai bateko jokaerak iraganean gelditu direla esango nuke. Nahiz eta negatiboa dirudien, positibotzat hartuko nuke nik egungo egoera. Gure benetako izaera erakusteko aukera dugu, beraz, ez dezagula galdu. Hala ere, ez legoke gizki gazteen heziketan errespetuan arreta jartzea. Izan ere, gu geu izatea ondo dago, bai, baina besteak ere badira eta elkarbizitzarako errespetua ezinbestekoa da.

                                                                                                                Angélica Samaniego

UNIBERTSITATERA JOAN ALA LANBIDE BAT IKASI?

Gai honi buruzko iritziak ugariak dira, erabaki honek bizitza osoa alda dezakeelako; beraz, merezi duen garrantzia eman behar zaio galdera honi. Badira unibertsitatea aberatsentzat dela pentsatzen dutenak; eta, bestalde, lanbide bat ikastea alferrentzako eta tentelentzako dela esaten dutenak ere bai. Biak oker daudela uste dut nik, eta bide bakoitzak bere alde onak dituela esango nuke.

Unibertsitatearen ezaugarririk nabarmenenak, gehiago irauten duela, garestiagoa dela eta lanpostu gehiagorako prestatuak ateratzen garela dira. Hauek kontuan izanda, norberaren erabakia da, eta diru arazoak balira oztopo bakarra, badira laguntza asko formazioa bukatzeko. Hala ere, unibertsitate batera sartzea ez da erraza, nota altuak atera behar baititugu.

Gainera, lan merkatua asko alda daiteke krisiaren arabera, eta oraingo egoera aintzat hartuta, lanbide bat ikastea eta zuzuenan lan mundua ezagutzea ez da batere aukera txarra. Lanbide bat ikastea motzagoa da, eta gauza praktikoak ikasten dira; hortaz, aukera bikaina izango litzateke ikastea gorroto dutenentzako. Iraganean kontzeptu hauek argi zituen jendeak, baina badirudi gaur egun unibertsitatera joaten ez dena alfer hutsa dela.

Hau guztia esanda, biak erabaki zuzenak direla utzi nahi dut argi, eta norberak ikusi behar duela zeri ematen dion garrantzi handiagoa. Azken finean, edukido dugun lanpostuak agian ez du gure ikasketekin zerikusirik izango; beraz, goza gaitezen ikasteko prozesuaz.

                                                                                    Eneko Altube Zugasti, 1. Batxilergoa.