2019(e)ko urtarrilaren 2(a), asteazkena

GAUR BIHARKO MUNDUA SALBATZEN






Hanka sartzeko beldurrik gabe esan daiteke gaur egun eskura ditugun tresna elektronikoek bizimodua aldatu dutela. Lehengo etxeko tresna sinpleenetatik, orain eskura ditugun erraztasun konplexuetara ohitu gara. Eta, zer gerta liteke energia hau guztia agortuko balitz ?

Alde batetik, ez dago zalantzarik petrolioa, energia lortzeko iturririk eskuragarriena, agortzeko bidean dagoela. Gainera, energia kontsumoak gora egin duela eman da aditzera, eta superpopulazioak ez du arazo hau murrizten laguntzen. Geroari dagokionez, ziurtasunez esan dezakegu gure seme - alabek aurkituko duten munduan energia – kutsadura erlazioak ondorio larriak izango dituela.

Bestalde, zientzialarien aburuz, eguzkiaren energiak hainbat mila milioi urtez iraungo du. Afrikako bizitza – kalitateak gorakada jasan du, eta horrek energia eskarian eragina izan dezakeela iragarri du ekologia lanean diharduen zientzialari talde batek.

Esanak esan, teknologiaren garapenak energia kutsatzaileentzako zigorra sortu du: energia berriztagarriak. Energia mota hau naturak eskainitako baliabideak aprobetxatzean datza, eolikoa, hidraulikoa eta biomasarena direla kasu. Ipar Hemisferioko herrialde garatuek jada neurriak ezarri dituzte isurketak murrizteko, baina begi bistakoa da oraindik lan asko egitear dagoela.

Laburbilduz, egia borobila da energiaren kontsumoak gora egin duela. Horri aurre egiteko beste aukera batzuen eskaintzak aintzat har ditzakegu, aldez edo moldez nazioarteko  larrialdi honek okerrera ez egiteko.

Nire ustez, norberak bere harri koxkorra jarri beharko luke; hau da, herrialde bakoitzak isuriak murriztea. Otsoa belarrietatik oratu beharko genuke, biztanle bakoitzak keinu txikiak egin ditzagun, gure planeta salbatzeko eta biharko egunean ‘‘ aiamaka ’’ ez hasteko. ‘’ Usoak joan, sareak heda ’’ pentsatuko dugu zerbait laster egiten ez badugu, eta gobernuak horrelako kanpainak eta ekintzak bultzatuko balitu, mundua hobea izango litzateke, ziur nago !
Irene Igea; 1. Batxi-D

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.